Immunologiaren garapena
Mikroorganismoen aurrean babesa ematea funtsezko xedea duen organo, ehun, zelula eta faktore solugarrien taldea, hau da, sistema immunea ikasten duen zientziari Immunologia deritzo.Aintzinatik ezagutzen den zientzia da. Txinan baztanga zuten gaixoen besikuletatik ataratako materiale lehortuak osasuntsu zeudenei txertatzen zitzaien baztangaren aurrean babesa emateko. Metodo hori, bariolizazioa deritzona, gaixoaren materialarekin kontaktatzea infekzio baten aurrean pertsonen defentsak areagotzeko lehenengo saiakera izan zen.
1796an Edward Jenner-rek behien baztanga pairatu zuten jetzitzaileek gizakiaren baztanga pairatzen ez zutelaz ohartu zenean, baztangaren kontrako immunizazioa sartu zuen Immunologiaren aro experimentalari hasiera emanez. 1880n Louis Pasteur-rek mikroorganismoak moteltzeko prozedurak aurkitu eta erabili zituen amorrua, antraxa eta beste gaixotasun infekzioso batzuen kontra immunizatzeko.
1882an Elie Metchnikoff-ek Immunitate Zelularraren Teoria kaleratu zuen, "in vitro" egindako saiakuntzen bidez fagozitosiaren fenomenoaren esanahia ulertu eta gero.
Bere aldetik 1890an sueroan dauden substantzia batzuen mikroorganismoen kontrako gaitasuna aurkitzeak E. Behring eta S. Kitasato Immunitate Humoralaren Teoria proposatzera bultzatu zituen.
Urte askotan bi teorien aldekoen arteko liskarrak egon eta azkenean biak elkartu ziren opsonizazioak fagozitosiari laguntzen diola aurkitu zenean. Beraz, txertaketa baten ondoren nabaritzen den espezifizitate immunologikoa honela azaltzen zen: mikroorganismoek sortutako toxinak neutralizatzen zituzten antigorputz espezifikoak agertzen dira eta bide batez, mikroorganismoa antigorputzez estalita edo opsonizatuta geratzen da fagozitosi prozesua errazten delarik. Ondoren immunitate espezifikoa ikasteko antigorputz espezifikoen erantzunak ikasten ziren eta gaixotasun infekziosoen tratamendua eta prebentzioa ostariari mikroorganismo infektagarriaren kontrako antigorputz espezifikoak ematean (sueroterapia) edo ostariak berak antigorputz hauek sortarazteko immunizazioak diseinatzean oinarritzen zen.
XX. mendearen lehenengo hamarkadetan antigorputzen izaera hasi zen ikasten eta baita haien agerpena bultzatzen zituen antigenoak deitutako molekulena ere. Molekulen tamaina, izaera kimikoa eta ostariarentzat arrotza izatea antigenizitatean eragina duten ezaugarri nagusiak zirela aurkitu zuten. Eztabaidagarriena zen nola sortzen diren antigorputzak antigenoa txertatu ondoren. Ehrlich-ek 1897an antigenoak ehunetako zeluletan dauden hartzaileekin elkartzen direla proposatu zuen eta Jerne-k antigorputzen espezifizitatea antigenoarekin kontaktatu baino lehen markatuta zegoela esaten zuen. Talmage-k egindako ikerketek, antigorputzek ekoizten dituzten zelulek antigenorako hartzaileak garraiotzen zituztela egiaztatuz Burneti "Hautaketa Klonalaren Teoria" plazaratzeko bidea zabaldu zuten.
Ikerketa gehienak antigorputzei buruzkoak izan arren, batzuek B linfozito eta zelula plasmatikoen zereginari buruzkoak izan ziren eta zelula hauek antigorputzak sintetizatzeko balio dutela egiaztatu zuten. Bidenabar Glyck-ek eta bere lankideek 1956an hegaztien Fabrizio burtza eta gero Good-ek eta Miller-rek 1960an timoa garrantzitsuak zirela erantzun immunean nabarmendu zuten.
Erantzun immune espezifikoaren funtzioa kanpoko mikroorganismoen aurrean babesa ematea zela uste zuten arren, zelula tumoralak ezabatzearekin eta transplanteen errefuxaketarekin zerikusia zuelaren susmoa zabaldu zen. Transplanteei buruzko ikerketek tolerantzia immunologikoa ezagutzeko eta histokonpatibilitate antigenoak aurkitzeko balio zuten. Ordudanik histokonpatibilitate antigeno motaren arabera sailkatu ahal zituzten ehunak eta datuak nazioarteko zentruetan bildu transplanteak arrakastatsuak izan zitezen.
Beste zientziekin gertatzen den moduan immunologiaren aurrerapenak aplikazio praktiko garrantzitsuak izan ditu. 1986an aglutinazioa aurkitu zenetik bakteriologoek erabili zuten diagnostiko mikrobiologiko arinagoak egiteko eta honela serologia hasi zen garatzen. Arlo honetako beste aurrerapena izan zen 1946an Oudin-ek prezipitazioa aurkitzea, gero Outhterlony-k egindako moldaketaren bidez diagnostikorako hain erabilia den immunodifusio bikoitza sortu zen. Dena den serologiaren aurrerapen handiena erreakzio antigeno-antigorputza nabarmentzeko sistema adierazleak erabiltzea izan da. Hauetarikoak dira besteak beste immunofluoreskentzia, teknika immunoentzimatikoak eta radioentseiuak.
Erabilera praktikoa duten beste arlo bat txertoen garapena da, gaixotasun infekzioso batzuen inzidentzia gutxitzeko eta posible denean desagertarazteko balio dutenak. Arlo hori oso aurreratua dago gaur egun eta merezi du aipatzea 1954an Salk-ek aurkitutako polioaren kontrako txerto inaktibatuta oso eraginkorra izan dela eta geroago Sabin-ek egindako polioaren kontrako txerto moteldua, mundu osoan polioaren inzidentzia zeharo gutxitzeko balio duena. 1977 eta 1982 beste bi une garrantsitzuak izan dira; 1977ko urrian baztangaren asken kasua aitortu zelako eta MOEk egindako txertaketa kanpaina zela eta gaixotasun infekzioso bat guztiz erradikatzea lortu zen lehenengo kasua izan zela. 1982an HBs antigenoa Saccharomyces cerevisiae-k sintetizatuta lortu zen, hau da ingeniaritza genetikoaren bidez egindako lehenengo txertoa, B hepatitisaren kontrakoa hain zuzen. Immunologiaren beste aplikazio garrantzizkoa Kohler-ek eta Milstein-ek 1975an aurkitutako antigorputz monoklonalen aurkikuntza izan da, diagnostiko, gaixotasun infekziosoen eta minbizien tratamendua eta ikerketa aplikatu zein oinarrizko askotan aplikatu izanak.
Immunologiaren aurrerapauso handienak isladatu izan dira Nobel sarietan, askotan immunologoei emandakoak.
Immunologian Nobel Sariak.
Urtea Ikertzailea(k) Lana 1901 Emil Adolf von Behring (1854-1917) Difteriaren terapia serikoa 1908 Elie Metchnikoff (1845-1916)
Paul Ehrlich ((1854-1915)
Immunitate zelularraren teoria
Immunitatearen teoria orokorra eta berezkoaren tolerantzia naturalarena.
1913 Charles Richet (1850-1935) Anafilaxia 1919 Jules Bordet (1870-1961) Konplementuak egindako bakteriolisia 1930 Karl Landsteiner (1868-1943) Gizakiaren odola-taldeak 1951 Max Theiler (1899-1972) Sukar horiaren txertoa 1957 Daniel Bovet (1907-1992) Alergia tratatzeko antiestaminikoak 1960 F. Macfarlane Burnet (1899-1985)
Peter B. Medawar (1915-1987)
Hartutako tolerantzia immunologikoa
Hautaketa klonalaren teoria
1972 Rodney R. Porter (1917-1985)
Gerald M. Edelman (1929- )
Antigorputzen egitura 1977 Rosalyn Yalow (1921- ) Radioimmunoentseiu-teknikak 1980 Baruj Benacerraf (1920- )
Jean Dasuet (1916- )
George Snell (1903-1996)
Histokonpatibilitate Konplexu Nagusia eta erantzun immunearen erregulazioan garrantzia 1984 Cesar Milstein (1927- )
Georges F. Köhler (1946-1995)
Niels Kaj Jerne (1911-1994)
Antigorputz monoklonalak
Antigorputzak sortzeko hautaketa naturalaren teoria eta Sare idiotipikoaren teoria.
1987 Susumu Tonegawa (1939- ) Immunoglobulinen aldakortasunaren sorkuntza 1996 Rolf Martin Zinkernagel (1944- )
Peter C. Doherty (1940- )
Histokonpatibilitate Konplexu Nagusiaren geneek egindako erantzun immunitarioaren murrizketa
Aho barrunbean dagoen erantzun immunea ikasten duen Immunologiaren atala da. Ahoan garatzen diren mekanismo immunologikoak garrantzi handia dute, beste mukosetan bezala aho mukosan mikroorganismo anitz dagolako eta infekzio ate nagusienetariko bat delako.
Defentsa mekanismoen bilakaera. Jaiotzetiko eta hartutako sistema immuneak.
Ifekzioen mikroorganismo eragileak ezagutzeko eta ezabatzeko jaiotzetiko eta hartutako mekanismoak ditu sistema immuneak.
Jaiotzetiko mekanismo edo mekanismo naturalen ezaugarrien artean
azpimarratzekoak dira:
1. Eboluzioan lehen agertzea. (ornogabeek
badituzte)
2. Berehalako ekintza (0-5 egun).
3. Antigenoak
ezagutzeko mekanismo ez espezifikoak izatea.
4. Oroimenik gabekoak.
5. Oso eraginkorrak izatea. Infekzioa eliminatzeko beste edo bestela
hartutako mekanismoak garatu arte infekzioa kontrolatzeko gai izatea.
Hartutako edo ikasitako mekanismoen ezaugarrien artean azpimarratzekoak
dira:
1. Eboluzioan beranduago agertzea. (ornodunek soilik dute).
2. Ekintza berantiarragoa. (7 egun)
3. Antigeno ezberdinak
ezagutzeko mekanismo oso espezifikoak.
4. Oroimen immunologikoarekin.
Berezko eta hartutako mekanismoen arteko aldea
Brezkoak
berehalakoakBerezkoak induzituak
Hartutakoak
Molekulak Konplementua
Lisozima
Zitozinak
Inflamazioaren bitartekariak
Fase akutuaren proteinak
Interferoiak
Defensinak
Antigorputzak
Zitozinak
Zitolisinak
HLA (HKN)
Zelulak Makrofagoak
Mastozitoak
NK
Eosinofiloak
Basofiloak
Endoteliozitoak
Neutrofiloak
B Linfozitoak
T Linfozitoak
Zelula dendritikoak
1. GAIA:
- Bibliografía eta interneteko helbideak
Fudenberg HH, Stites DP, Caldwell JL, Wells JV. Inmunología Clínica. 3a Ed. Mexico, El Manual Moderno, 1982.
Sánchez Pérez M. Introducción a la inmunología humana. Madrid, Editorial Síntesis, 1997.
Orrialdearen azken ukitua 20/3/2001
- _____________________________________________________________________________
- portada
- _____________________________________________________________________________