Autoebaluaketa        6. gaia: Mikroorganismoak

   Ebaluaketa hau egiteko, marka ezazu hurrengo textua, eskubiko botoiari eman, eta inprimatzeko aukerari eman. Egin ondoren, behean duzun emaitzen orritxoa sakatu eta ondo egindako ariketak zehaztu. 6-tik behera atera baduzu, gaia berriz errepasatzea komeniko zaizu.      

1. Autotrofo izateak esan nahi du:

    1. Materia inorganikoz elikatzen direla.
    2. Parasitoa dela.
    3. Automatikoki mugitzen dela.
    4. Klorofila izatea, beraz landarea izatea.

    2. Autoklabea ondoko honetarako erabiltzen den tresna da:

    1. Bakterioen tamaina neurtzeko.
    2. Ospitaletako materiala esterilizatzeko.
    3. Espora-kopurua zenbatzeko.
    4. Bakterioen bizitzarako  beharrezko hezetasuna kalkulatzeko

    3. Onddoak izan daitezke:

    1. Algak, zizak eta lizunak.

    2. Legamiak, algak eta zizak.

    3. Algak legamiak eta lizunak.
    4. Zizak, legamiak eta lizunak.

    4. HIESa ondoko honek eragindako gaixotasun oso larria da:

    1. Protozoo flagelatua.

    2. Retrovirus birusa.
    3. Bakterio parasitoa.
    4. Txapela gabeko onddoa.

    5. Ameba ondoko hau izateagatik bereizten da:

    1. Gaisotasunak sortzen dituen errizopodoa.

    2. Pseudopodoz mugitzen den protozooa.
    3. Loaren gaixotasuna sortzen duen flagelatua.
    4. Gripea sortzen duen esporozooa.

    6. Esporen bitartez ugaltzen dira...

               a.  Protozooak.

               b. Onddoak.

               c.  Amebak

               d.  Bakteriak

 

    7. Penizilina aurkitu zen...

               a.  Onddo batzuetatik: legamiak.

               b.  Bakteria siniotikoetatik.

               c.  Amebetatik

               d.  Lizunetatik.

 

    8. Alga motak dira:

               a.  Arreak, gorriak eta berdeak

               b.  Zelula bakarrekoak eta izaki handiak.

               c.  Flagelatuak, ziliatuak eta errizopodoak. 

               d.  Legamiak eta lizunak.

 

    9. Zeintzuk dira mikroorganismoen  erreinuak?

               a.  Protozooak, bakteriak eta zizak.

               b.  Lizunak, legamiak eta onddoak.

               c.  Monerak, protistoak eta onddoak

               d.  Monerak, protistoak, birusak eta onddoak

 

    10. Tripanosoma da...

               a.  Bakteria sinbiotiko bat.

               b.  Birus bat.

               c.  Protozoo errizopodoa.

               d.  Protozoo flagelatu bat.

6.gaia                                                                                                                        6ari-emaitzak.jpg (10015 bytes)