BEHI AZIENDA ARRAZAK
DESKRIBAPENA
|
Euskal Herrian geratzen den eta aintzinakoa den zezen basati edo uroa dahonakoa. Herri honetan ohikoa izan den zezen txiki basatia, gorria, erdibasatia den espezie da; alde batetik jabeak ditu, eta bestetik, basakeriaren ezaugarri zenbait gordetzen du. Bere kasa ibili ohi da basoetan zehar, bere kabuz aurkitzen ditu elikagaiak eta ez du gizakion laguntza behar ugalketarako.Behi eta Izu hitzek osatzen dute espezie honen izena, animalia hau, erdibasatia izanik, basoetan gordeaz ibiltzen baita. Etimologiari lotzen bagatzaizkio, beraz, behi basati eta izutia esan beharko genuke. Oso landatarrak eta gorputz-garapen urrikoak diren behiek osatzen dute arraza hau. Eumetrikoak dira, luzeskak izateko joera dute eta profil zuzenekoak dira. Askoz jota, arrek 130 zm.ko garaiera dute bizkar-gurutzean eta emeek, berriz, 120 zm.koa. Arrek, 400-500 kg. izan ohi dute batazbeste eta emeek 350. Aurrealdea atzealdea baino garatuago dute. Kolore bakarreko azalera du, gari-kolorekoa edo gorriska, argienetik bizienera alda daitekeelarik eta hankartean, perinean, besapetan, hanketan, muturrean eta betzuloetan (eper-begia) dekolorazio zentrifugoa du. Muki-mintzetan eta apatxetan ez dago pigmentaziorik. Adarrak gaztetan garatzen dituzte eta ilargi erdi baten antza daukate. Forma zabalagoakoak dira arrenak emeenak baino eta azken horienak lira itxura hartzen dute urteekin, zertxobait espiralean. Adarrak zuri-nakar kolorekoak dira, biziagoa oinarrian eta muturrakhoriskak direlarik. | Beti arrazako arra Ugalketa-zikloa urtaroekin batera doa eta txahala egiten dute bi urtetik behin. Hain landatarrak izanik eta eukal basoetan halako garrantzi historikoa eduki dutenez, ezaugarri berezien jabe da espezie hau eta, gainera, bazterturiko eta mendialdekoak diren guneak aprobetxatzen dituzte. Bizkaian bada abeltzainen elkarte bat BITEBEL (Bizkaiko Terreņa eta Betizu Elkartea) izenekoa, 1996an sortua. 1997an, Gipuzkoako Foru Aldundiak arraza iraunaraziko duen talde bat sortu du Pagoetako Parke Naturalean. Zenbait egileren ustez, arraza honek badu zerikusirik Nafar Kastako zezen suharrekin. Eta horien artean, Karrikirri ospe handiko zezenekin omen dute zerikusia. Nafarroako zezentxoak Ebroren ibarraren inguruan biltzen ziren gehien bat, behi txiki eta bizkorrak ziren eta gaztain-kolorekoa, gorri-beltza, mertxika-kolorekoa edo gorri bizia zuten azalera. |