ARRANO BELTZA (Aquila Chrysaetos)

Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata (ornodunak)
Klasea: Aves (hegaztiak)
Ordena: Falconiformes
Familia: Accipitridae
Generoa: Aquila (arranoak)
Espeziea: Aquila Chrysaetos
Soinuak:
Txio txio

Garaiera: 76 - 89 cm
Hego-luzera: 190 - 227 cm Pisua: 3,9 - 4,7 kg

    Arrano beltza gurean dugun hegazti esanguratsuena da. Lumaz jantzitako ornodun hau indarraren adierazgarri erabili ohi dugu, eta Euskal Herriko arranoen artean handiena da. Beharbada, horregatik Nafarroako erregeak ikurtzat hartu zuen.

Águila real

Harremanak

Aigle royal

    Bizkorra, ikaragarri bizkorra da, 200 km/h-ko abiadura lor dezake eta.

    Monogamoa da. Bikotekidearekin ibiltzen da ehizan, mendi-hegaletan, basoan, itsaslabarretan... Bikotekidea hiltzen zaionean, beste bat bilatu ohi du eta betiko lotzen zaio berriro.

    Arrano beltz emea arra baino handiagoa izaten da, eta kumaldiaren lehenengo egunetan txiten ardura hartu ohi du. 

    Habiak amildegietan jartzen dituzte normalean; eta amildegirik ezean, arbola handietan.

Ehiza

    Ehiza-leku zehatza izaten du arrano beltzak. Beste arranoei leku hori adierazteko, hegan dabilela hegoak itxi eta beherantz amiltzen da, gero berriz hegook zabaldu eta gora egiteko. Inguru horretan hainbat habia izango ditu. Habia horiek 1 m-ko garaiera eta 1,5 m-ko zabalera, gutxi gorabehera, izaten dute. Horietako bat aukeratuko du urtero arranoak arrautzak erruteko.

    Jan, hegazti txikiak, narrastiak eta ugaztun txikiak jaten ditu. Horiek harrapatzeko, behe-hegaldiak egiten ditu harrapakinaren gainean, eta gertu-gertu dagoenean, amildu egiten da ehizakiaren gainera. Zorte ona izan badu, atzaparrak beteta itzuliko da habiara.

    Ehizaki gisa ditu, besteak beste, ugaztun txikiak (bost kilo artekoak), narrastiak, kakalardoak, hegaztiak (usoak, usapalak, eskinosoa...). Sarraskiak ere jaten ditu.

Golden eagle

Kumeak

    Urtarrilean dute araldia. Ezti-hegaldiak egiten dituzte ehiza-lekuaren inguruan eta otsailerako erabakita edukitzen dute dauzkaten habien artean zein konpondu behar duten, bertan erruteko.

    Martxoa-apirilean emeak bi edo hiru arrautza zuri errungo ditu. Arrautzak pikartak izaten dira, 77 x 59 mm-koak eta 140 g-koak. Hiru-lau eguneko tartea ematen du arrautzok jartzen. Emea eta arraren artean txitatzen dituzte 43-45 egunetan zehar. Bata txitatzen dagoenean, bestea ehizatzera joaten da.

    Lehenengo kumea jaiotzen denean jana eskatzen du, beste edozein hegaztik bezala, eta hurrengo txita jaiotzen denerako indar nahikoa izango du bestea habiatik botatzeko. Bigarren txiten artean, hirutik batek besterik ez du bizirauterik lortzen.

    Kumeei jaten eman ondoren geratzen diren hondakinak habiatik urrutira eramaten dituzte.

    Jaiotegunetik 80 bat egunera, gurasoek bultzatuta, lehen hegaldia egingo du kumeak, ez diote eta jan gehiagorik emango.

    Lehenengo hegaldietan gurasoek irakatsiko diote bizirauteko behar duen guztia. Negua inguratu orduko, kumea beraien ehiza-lekutik bidaliko dute, berriz araldian hasi direlako.

    Kumea jaiotako lekutik gertu geratuko da bizitzen, arrano beltza oso lotuta dago eta lurraldearekin.

Euskal Herrian

    Euskal Herrian, arrano beltza Arabako mendietan ikus dezakegu, Izki aldean, Errioxa eta Nafarroako mugan.

    Ekialderago, Pirinioetan ere ikus dezakegu, Nafarroa, Nafarroa Beherea eta Zuberoaren arteko mugan.

    Euskaldunok ikur moduan erabili dugun animalia honek ez du zorterik izan gure artean, gero eta bikote gutxiago dauzkagu Euskal Herrian. Araban, 8 bikote omen dago, eta Euskal Herriko Pirinioetan 13.

    Gainbeheraren zergatien artean, habitataren deuseztapena, hari elektrikoak, jaki pozoitsuak sakabanatzea, legez kontrako ehiza eta abar aipatu behar dira.

Rapaces

Euskarazko bilatzaileak: Aurki; Kaixo euskaraz; Jalgi

Munduko bilatzaileak: Google; Yahoo; Altavista; Vivísimo; I-une; Search; Hotbot; Wisenut

Euskal kultura: Berria; Argia; Aldaketa16; Zabalik; EITB; Sustatu; Buber's basque page; Euskaltzaindia; Elhuyar; UZEI; EIZIE; EIE; Bertsozale elkartea; UEU; EHU; Eusko ikaskuntza; Euskomedia; Euskararen ataria

Euskarazko softwarea: Euskarazko software katalogoa; Euskarazko softwarea

Pipok egina. 2004-10-03an eguneratuta. Idatz egidazu: Posta elektronikoa

1